Emakumeari buruzko dokumentazio eta ikasketa Zentrua
Centro de documentación y estudios de la Mujer

Nor gara?

EMAKUMEEN DOKUMENTAZIO ZENTROA 1982an jarri zen abian. Bizkaiko Emakume Asanbladako lan talde baten proiektua izan zen Zentroa; izan ere, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ideia eta jardueren gaineko dokumentazioa baliatu beharrekoa zela irizten ziotelako ekin zioten lan honi. Lan boluntarioa egin zuten emakume talde honen helburua hau izan zen: emakumeen egoera ezagutarazi eta aztertzeko aukera emango zuen dokumentu-fondoa gorde eta zaintzeko gune bat sortzea, non informazio eta ikerketa feministaren hedapena sustatuko baitzen. Dokumentazio Zentroa, gainera, dohaintza pertsonalen eta erosketa bidez, 5.000 monografiatik gora dituen liburutegia, aldizkari espezializatuen hemeroteka, eta pelikula eta dokumentalen 520 izenburuz eratutako bideoteka sortuz joan da. Bibliografia eta dokumentu fondo hori guztia kontsultarako hogei gai-esparrutan antolatua izan da.

Dokumentazio Zentroa baliabide-zentro gisa sortu zen, eta, horregatik, hasieratik, kontsulta eta mailegu zerbitzua eskaintzeko zabaldu zituen ateak. Era berean, harreman sare zabala eratzeko asmoa izan du beti, eta, horri esker, emakumeek aukera dute erakundeekin, elkarteekin, adituekin, ikertzaileekin eta, orokorrean, jarduera feminista guztiekin harremanetan jartzeko.

1993an, EMAKUMEEN DOKUMENTAZIO ZENTROAren proiektuak bultzada handia lortu zuen Berdintasuna, Lankidetza eta Hiritarrak Udal Sailaren laguntza materiala jaso zuenean. Zentroak, harrezkero Bilboko Zazpikaleetako Yhon jauregian (la Bolsa) kokatutakoak, ez dio utzi gizartean hedatzeari, eta gaur egunean 600 bazkide izatera iritsi da.

Zentroak ibilbide luzea egina du jadanik, eta beti ahalegindu da bere hasierako asmoari eusten: munduaren ikuspegi ez-sexista ahalbidetzen duten kultur adierazpenak zabaltzea, eta emakumeen elkarteratzea sustatzea. Horretarako, era guztietako ekintzak antolatu eta burutu ditu: eztabaidarako aldizkako jardunaldiak eta “Feminarioak”, liburuen aurkezpenak, Emakumeen Asanbladaren testuen eta beste erakunde batzuekin batera sortutako liburuen argitalpena, generoaren gaineko gai berezituei buruzko bibliografiak, eta beste asko. Azken batean, Zentroa elementu gakoa izan da Bizkaiko kultur esparruan emakumeen presentzia baieztatzeko.

Nuestra biblioteca

Catálogo Bibliográfico

Aquí podréis acceder a nuestro fondo bibliográfico, ordenado por diferentes materias, y realizar búsquedas avanzadas a partir de diferentes criterios.

recursos digitales

El Centro de Documentación Digital ofrece el contenido de más de 500 documentos y una base de datos de páginas web.

Carteles on-line

Los carteles creados por el Movimiento Feminista de Euskadi constituyen hoy un documento vivo que nos permite observar la evolución del feminismo en el último cuarto del siglo XX. Accede a la colección de más de 700 carteles que el Centro de Documentación ha recopilado y catalogado.

Documentos históricos

El Centro de Documentación de Mujeres, además de ser un depósito público de una colección ordenada de libros, revistas y DVD’s, conserva fondos patrimoniales sobre el movimiento feminista de Euskal Herria de gran relevancia.

Aqui puedes acceder a nuestros fondos digitalizados: la totalidad de los números de la revista Geu Emakumeok y literatura gris (jornadas, ponencias, artículos, recortes de prensa..)

Patrocinadores