Emakumeen Dokumentazio Zentro eta Liburutegien Sarea

Emakumeen Dokumentazio Zentro eta Liburutegien Sarea


1994an, espainiar sare bat antolatzea erabaki zen, horrela sortu zen Emakumeen Dokumentazio Zentro eta Liburutegien Sarea, eta bertan sartzen dira emakumeen elkarteek, berdintasunerako erakunde publikoek eta ikerketa taldeek sortutako liburutegi eta dokumentazio zentro guztiak. Horren zeregin nagusienetako bat da genero eta emakume gaiei buruzko bibliografia-leherketa lankidetzan kontrolatzea, eta gure informazio-unitateen erabiltzaileei zerbitzu hobea ematea.
Obra kopuru handi batek diziplina guztietatik aztertzen du genero kontua. Gai asko dira argitalpen instituzionalen eta argitaletxe pribatuen xede direnak: emakumeek arkitekturan, teologian, hizkuntzalaritzan egiten duten lana, migrazio mugimendua eta abar. Horrek gero eta ahalegin handiagoa eskatzen du sortutako bibliografia zabala kontrolatzeko.  Era berean, informazio-eskaera kopuruak ere gora egiten du:  ikertzaileak, emakume masterren unibertsitate-ikasleak, unibertsitate ikasleak.
 Datu horiek guztiek adierazten dute egun emakumeentzako informazio unitate onak behar direla, liburutegi onak, hemerotekak, bideotekak, teledokumentazio eta dokumentazio digitaleko zerbitzuak dituztenak, e.a.


Estatuan zeuden zentroak harremanetan jartzeko ideia Madrilen 1993an eginiko Jardunaldietan sortu zen, esperientziak eta arazoak komunean jarri eta lankidetza egonkor bat ezartzeko xedez. Horrela, lehenengo jardunaldia Iruñean izan zen 1994an, IPESek, gure Dokumentazio Zentroarekin lankidetzan, antolatuta. Izan ere, era eta status juridiko asmotariko informazio-zerbitzuak bertaratu ziren, erakunde publiko zein pribatuak baitzeuden han.  Berezitasun horrek, hasieratik, barietate eta aberastasun handia eman dio sareari. Topaketa hartan, bi kontu jarri ziren agerian: zenbaitetan bolumen handi samarrera iristen diren baliabide dokumentalak bazirela, eta, bestetik, horretan interes handiena izan zezaketenek ere ez zekitela horrelakorik zegoenik. Baina, batez ere, informazio trukaketa eta lankidetza beharra geratu zen nabarmen. Hori dela eta, topaketak urtero egitea erabaki zen.
Horrela, 2018an, Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien Sarearen Topaketen hogeita bosgarren urteurrena ospatzen dugu, edizio berezi hau Sevillan eta Maria Zambrano Dokumentazio Zentroak antolatuta.
Emakumeen Dokumentazio Zentro eta Liburutegien Sareak 40 informazio-unitate koordinatzen ditu, sartu hemen Direktorioan.